Bere neskalaguna jipoitzea egotzita, mutil bat atxilotu zuten zapatu gauean

Anboto 2014ko aza. 3a, 16:09

Eraso sexista 03:00ak aldera jazo zen Sasikoa kalean, Ertzaintzak informatu duenez. Udaleko Berdintasun Kontseiluak erasoa gaitzetsi du.

24 urteko gizon bat atxilotu zuten zapatu gauean, bere bikotekidea jipoitzea egotzita. Sasikoa kalean izan zen erasoa, gaueko 03:00ak aldera. Ertzainek atxilotu eta gero epailearengana eroan zuten.

Udaleko Berdintasun Kontseiluak erasoa pairatu duen emakumea babestu du, eta mugimendu feministatik sortu ahal diren protestetan parte hartzera animatu ditu herritarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!