EHEren 35.urtemugaren harira, euskararen normalizazioari buruz tertulia

Anboto 2014ko aza. 3a, 10:21

Mahai ingurua antolatu du Euskal Herrian Euskarazek martitzenerako, euskararen normalizazioaren geroaz hausnartzeko. Izan ere, 1979ko azaroaren 4an sinatu zuten EHEren sortze agiria, eta ekitaldi hori Durangon izan zen. Efemeridea aprobetxatuta, euskararen normalizazio prozesuan jarduten duten ahotsak batu nahi izan ditu eragileak.

19:00etan hasiko da mahai ingurua, San Agustin kulturgunean. Iñaki Petxarroman Berriako kazetariak zuzenduko du, eta partaideak hurrengoak izango dira: Kontseiluko Paul Bilbao, Uemako Maren Belastegi eta Gotzon Barandiaran kulturgilea. Hirurek euskararen normalizazioaren geroaz duten ikuspegia zabaltzea da EHEren helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!