Kutxabanken etxe hutsak alokairuan jarri gura dituzte

Anboto 2014ko urr. 29a, 13:56

Alokairuaren inguruko eskaera bi onartu zituzten martitzeneko osoko bilkuran Bilduk, Aralarrek eta PSE-EEk. Lehena, Kutxabankek Durangon dauzkan etxe hutsak alokairurako erabiltzea, eta, bigarrena, San Roken saltzeke dauden babes ofizialeko etxebizitzak ere alokairurako erabiltzea.


Bilduk eta Aralarrek iragarri zuten Kutxabankek eta Alokabidek –Eusko Jaurlaritzaren menpekoa– hitzarmena sinatu dutela, 25.000 biztanletik gorako herrietan banketxeak hutsik dauzkan etxeak alokairuan ipintzeko.

Dani Maeztuk (Aralar) kritikatu zuen Durango ez dagoela hitzarmen horretan: “Non egon zarete hitzarmena sinatu denean?”, galdetu zien EAJkoei. Horregatik, Durango hitzarmen horretan sartzea eskatu zuten mozioagaz. Bestalde, San Roken saltzeke dauden hogei bat etxe alokairuan ipintzeko, Eusko Jaurlaritzaren menpeko Visesa promotoreagaz akordioa gura dute.

Lurzoru publikoko ondarea alokairura bideratzea ere eskatzen zuen mozioak, baina ez zuen sozialisten babesik jaso.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!