Durangoko ikasleak, euskaraz berba eta berba Mintzodromoan

Anboto 2014ko urriaren 29a

Goizean 150 lagun baino gehiago batu dira Plateruenean, Durangaldeko Berbalagunek antolatutako Mintzodromoan. Ikasleei egindako deialdia izan da, eta Kurutziaga, Ibaizabal, San Antonio-Santa Rita, Jesuitak eta Institutuko ikasleek parte hartu dute. Taldetan banatuta, kafe baten bueltan euskaraz berba egiteko aitzakia izan da goizeko zita. Arratsaldean 18:00etan beste txanda bat egongo da, eta parte hartzeko aukera zabalik dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!