Ostadarraren koloreak margotuta, 'Errespetuaren kale-kantoia'

Anboto 2014ko urriaren 23a

Alde zaharreko harri batzutan ostadarraren koloreak margotu dituzte. Keinu horregaz "pertsona desberdinei zor zaien errespetuaren kontzientzia hartzea" gura dutela azaldu du Aitziber Irigoras Durangoko alkateak. 'Errespetuaren kale-kantoia' izena ipini diote guneari eta Irigorasen beraren ekimena izan da.

Uribarri kalean daude margotutako bolardoak. Irigorasek horrela azaldu du ekimena prentsa ohar bidez:  "Koloreek erreferentzia egiten badiote ere pertsonen orientazio sexualari, gainontzeko ezberdintasunei ere hedatu daitezke, esaterako, kolore, arraza edo egoerari buruzko ezberdintasunei, are gehiago bizi ditugun garai hauetan, eta horrela, kale-kantoi honen bitartez ezberdintasunak agerian utzi”.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!