Tabernek karkabak erabiltzeko baimena daukate

Anboto 2014ko urr. 10a, 13:14

DAZ elkarteak salatu du jaietan tabernek karkabak biltegi lez erabiliko dituztela entzun dutela, eta  karkabetan gauzak pilatzeak sortu ahal duen arriskuaz ohartarazi dute. Udalak, baimena eman duela baieztatu du.

ANBOTOren galderei erantzunda, udalak baimena eman duela baieztatu du. Dendak Bai elkarteak egin zuen karkabak biltegi moduan erabiltzeko eskaera, otsailean. Merkatariek diotenez, taberna batzuei jaien bueltan edukitzen duten jenero guztia ez zaie biltegietan sartzen. Eskaeraren harira, Hirigintza Batzordeak batzar bi egin zituen udalean, eta onartzea erabaki zuten: “Gehiengoa alde agertu zen, eta ez zen kontrako botorik egon”, adierazi dute udal ordezkariek. Baimena ematerakoan baldintzak ipini zizkieten: “Erabilera egokia egitea eta ordutegi zehatzetan erabiltzea, auzokoei eragozpenik ez sortzeko”.

DAZeko presidente Jose Mari Arrillagak adierazi du legea aldatu gura badute, osoko bilkuran alda dezatela: “Gauza bat edo bestea da: legea bete edo ez”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!