2.000 turistatik gora izan dira udan Durango bisitatzen

Anboto 2014ko urr. 9a, 14:10

Durangoko turismo bulegoa.

Durangoko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo udan 2.000tik gora turista egon dira Durangon. Hori da behintzat turismo bulegoan jaso duten datua. Uda amaituta, sasoi horretako balantzea egin dute. Bulegoan bertan 2.126 bisitari hartu dituzte. Turisten erdia Euskal Herritik kanpokoa izan da –gehienak, %24, katalanak–, eta beste erdia hemengoa.


Abuztua izan da turismo bulegora jende gehien joan den hilea. Izan ere, 987 kontsulta egin dituzte. Hainbat lekuk piztu dute jendearen interesa: Kurutzesantu Museoa, Arte eta Historia Museoa, ostalaritza zerbitzuak eskaintzen dituzten guneak, Urkiolako parke naturala, eta Momoitioko nekropolia, adibidez. Bulegoan antolatutako bisita gidatuei buruzko informazioa ere eskatu dute turistek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!