Elkarretaratzeak LOMCE legearen aurka Durangon

Anboto 2014ko urr. 3a, 13:23

Durangaldeko bost ikastetxek LOMCE legearen aurkako mobilizazioak deitu dituzte gaur. Kurutziaga eta Ibaizabal Ikastoletan, Zabalarran, Landakon eta Institutuan protesta ekitaldiak deitu dituzte. "LOMCEri aurre egin eta Euskal Herrian gure hezkuntza eraikitzeko" mobilizatzera deitu dute hezkuntza komunitatea.

Ikasle Abertzaleak, Sortzen, Udako Euskal Unibertsitatea, Hik Hasi, ELA, LAB, STEE-EILAS eta Hezkuntza Plataformen Topagunea dira gaurko mobilizazioen deitzaileak. Azaldu dutenez, ikasturte berria abian jarri dugu eta handik eta hemendik, bai Uriarte andereak, bai Iribas jaunak, gure ikastetxeetan lege berriaren ezarpenak ez duela apenas eraginik izango adierazi dute publikoki. Azken hamarkada luzeetan inposatu nahi den legerik gogor eta atzerakoiena jada abian delarik, eta hurrengo urteetan erabat garatzeko arriskua argia delarik, beraien jarrera guztiz larria eta arduragabea dela salatu nahi dugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!