Espainiako Itzuliaren etapa

Bizkaiak argi utzi du arrakasta ekonomikoa dakarten eta gure herrialdeak dituen indarguneen erakusleiho diren garrantzi handiko kirol ekitaldiak har ditzakeela.


Munduko Saskibaloi Txapelketaren atariko fasea Barakaldoko BECen jokatu da. Eta aurreikuspenak betetzeaz gainera, nazioarte mailako ekitaldiak antolatzeko dugun ahalmena zein den jakiteko ere balio izan du. Proba hori emaitza onarekin gainditu ondoren, orain Bilbora zuzendu dira begirada guztiak, San Mames berria delako 2020ko Europako Futbol Txapelketako Espainiako egoitza. Lehiaketa horiek zalantzarik gabeko interesa dute, Espainiako Itzuliak duen era berean. Izan ere, Vuelta itzulirik garrantzitsuenetakoa da Tourrarekin eta Giroarekin batera.
Arabako Foru Aldundia egin beharreko kudeaketak egiten ari da Vuelta datorren urtean ondoko herrialdetik igaro dadin, eta uste dugu Durangoko Udala ere tartean sartu beharko litzatekeela. Horregatik, udalari eskatzen diogu egin beharrekoak egin ditzala etapetako batek amaiera Durangon izan dezan, edo, behintzat, tropela gure herritik pasa dadin.
Urkiola mendatea aliatu bikaina da helburua lortzeko. Durangok irabazi egingo luke, milioika ikus-entzule jabetuko litzatekeelako gure herriaren edertasunaz, eta, era berean, Durangaldeko, Bizkaiko eta Euskal Herriko txirrindularitzazaleek ere erabazi egingo lukete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!