50 euroko billete faltsuak agertu dira Durangon

Anboto 2014ko ira. 11a, 09:39

Azken egunetan, 50 euroko billete faltsuak agertu dira Durangon. Ertzaintzak jakin arazi duenez, momentuz bost billete topatu dituzte.

Herritarrak abisatu gura izan dituzte, eta batez ere merkatariak. Alde Zaharreko komertzioetan erabili dituzte billete faltsuak, eta merkatariak eurak izan dira salaketa ipini dutenak. Komertzioetako dirua jasotzen duten banketxeetatik ere heldu ei da abisuren bat.

Ikerketa martxan
Ertzaintzak ikerketa hasi du  iruzurraren egileak harrapatzeko, eta ohartarazi du inguruko herrietara ere zabaldu ohi direla horrelako iruzurrak.

Bestalde, dei berezia egin die merkatariei, billete faltsuen inguruko kontrola handitu dezaten. Horrelako billete bat jasoz gero, Ertzaintzagaz hartuemanetan ipintzea eskatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!