Sanfaustoetako kartela bozkatzeko deia egin dute

Anboto 2014ko ira. 10a, 12:49

Barikura arte egongo da aurtengo jaietako kartel lehiaketan botoa emateko aukera. www.durango-udala.net webgunean sartu behar da kartelen bozketan parte hartzeko.

San Fausto jaietako kartel lehiaketako epaimahaiak hautatu ditu bost kartel onenak. Busti kolorez San Faustuek, Súmate a la fiesta, Tradizioak, Udazken koloretan eta Xurgatu jaiak dira. Irailaren 16an esango dute zein den irabazlea, prentsaurreko baten bidez. Hemen eman ahal da botoa.

Urriaren 10ean hasiko dira aurtengo San Fausto jaiak, eta 19ra arte iraungo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!