Txakurren kontrako erasoen aurrean mobilizatu dira

Anboto 2014ko uzt. 7a, 08:52
Hainbat herritarrek eta zenbait udal ordezkarik parte hartu zuten zapatuan Tabiran eginiko kontzentrazioan.

Durandog mugimenduak deituta, 80 bat txakur jabe elkartu ziren zapatuan Tabiran, txakurren kontra azken asteetan egin diren erasoak gaitzesteko. Barruan iltzeak zeuzkaten saltxitxak agertu ziren hainbat berdegunetan, eta ondorioz, txakur bi gutxienez zauritu ziren; Partxe eta Amy txakurrak, hain zuzen ere. Txakur horiek eta euren jabeak ere Tabiran egon ziren.

Euregaz batera udaleko ordezkari batzuk ere egon ziren mobilizazioan. EAJko Mari Jose Balier alkateordea, Goiztidi Diaz, Andoni Iruarrizaga eta Jon Kepa Garro, eta PSE-EEko Pilar Ríos izan ziren parte hartu zutenak. Udalak mobilizazioa babestea erabaki zuen, aho batez,  hilaren 30ean egindako bozeramaileen batzordean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!