Txosnak Pinondon kokatzea erabaki du Durangoko Udalak

Anboto 2014ko uzt. 4a, 13:11
Pinondon iazko jaietan ateratako irudia
Atzoko kultura batzordean txosnagunea aurten Pinondon kokatzea erabaki zuten. Txosna batzordearen proposamena zen Pinondo. Bilduk eta Aralarrek kokaleku horren alde bozkatu zuten. EAJ eta PSE-EE abstenitu egin ziren eta PPk berriz, kontra bozkatu zuen.

 

Txosnagunea non kokatuko zuten uda aurretik jakin gura zutela azaldu zioten txosnek udalari prentsa ohar bidez. Erantzuna gaur bertan jaso dute. Txosnagunea aurten Pinondon egotea erabaki du udalak. Atzoko kultura batzordean zehaztu zuten kokalekua. Durangoko txosna batzordeak "pozik" hartu du erabakia. Gaineratu dutenez, "Pinondo izan beharko litzateke aurrerantzean ere txosnen kokaleku naturala". 

Andoni Iruarrizaga zinegotziak azaldu duenez, beste kokapen batzuk ere aztertu dituzte. Tabiran txosnak kokatzea aztertu dute, baina azpiegitura aldetik oso garestia izango litzatekeela diote udal ordezkariek. Amilibiako orubea ere beste aukeretako bat izan da, baina txosnak bertan jartzea ez da posible, eraikitzen hasi behar baitira. Zumar kalearen inguruan ere eztabaidatu dute.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!