Dendak Bai elkarteak HAZI fundazioaren laguntzagaz prestatu du sagardo eguna. Eusko Labeldun sagardoa eta pintxoak izango dira beraz.
Honako tabernetan egingo dute eskaintza: Zero, Gure Kabiya, Anboto, Rugbym Maite, Arkupe, Pol-Pol, Lurbi, Plateruena Kafe Antzokia, Misarbe, Leku Berri, Alpino, Udaberri eta Tabirako igerilekua.
Goizean zehar 6.000 sagardo trago eta 3.000 pintxo banatzea espero dute. Pintxoak txorizodunak edo gildak izango direla azaldu dute.
"Merkataritza eta ostalaritza erlazionatzeko aukera berri bat" da zapatukoa Dendak Bai elkartetik azaldu dutenez. Hain justu, zapatuan hasiko dituzte elkarteko denek uztaileko merkealdiak.