"Jaurlaritzak diru-laguntza handitzea aurrerapauso positiboa da"

Anboto 2014ko eka. 25a, 14:22
Eusko Jaurlaritzak eta Gerediaga elkarteak Durangoko Azokara begira diru-laguntza handitzeko akordioa lotu dute. Nerea Mujika Gerediagako presidenteak "aurrerapusu positiboa" dela azaldu du.

 

Zein akordio hitzartu duzue Eusko Jaurlaritzarekin?
Aurtengo azokara begira Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordearen konpromiso bat diru-laguntza gehitzea izan da 80.000 eurotik 120.000 eurora. Honek esan nahi du, momentuz, BFA eta EJ Azokaren babesle nagusi bilakatzen direla (orain arte BFA izan da). 

Bestetik, finantziazio honen egonkortasunari buruz ere hitz egin dugu  (gehien bat 2015ra begira). Aurtengo diru kopurua finkatzea inportantea zen jakina, baina egongokortasuna azokari begira behar bada gairik garrantzitsuena dela uste dut. Joxean Muñozek gai horren inguruan bere konpromisoa azaldu digu 2015eko Jaurlaritzako aurrekontuetan partida handiago bat ezarriko dutela. Horretarako beste alderdien adostasuna lortu beharko dute eta oso prest ikusi dugu bide horretan lan egiteko.

Jaurlaritzaren erabakiaren inguruan, Gerediagak zein balorazio egiten du?
Aurrerapausu bat dela uste dugu eta positiboa. Diru-laguntzaren kopurua gehitu delako baina baita ere ekainean ziurtatu digutelako eta hau oso garrantzitsua da guretzat. Informazioa hau denboraz jasotzea azokaren arlo desberdinen plangintza egiteko eta gauzak hobeto egiteko behar beharrezkoa da. 


Jaurlaritzako kultura sailburuordeak azokaren inguruan gogoeta sakon bat egin beharra zegoela esan zuen. Bide horri ekiteko pausurik eman duzue, edo Jaurlaritzak zuei horren inguruko adierazpenik egin dizue?
Gerediaga elkartearen ateak zabalik daude azokaz hitz egiteko, aportazioak jasotzeko eta azken baten azokari mesede egin ahal dizkion bideak urratseko. Aportazio guztiak izango dira ondo etorriak eta gainera aberasgarriak dira zenbat eta anitzagoak izan. azoka badelako gainera guztiori dagokiguna. Baina erantzunkizun nagusia Gerediagarena da, horrela izan delako 50 urtetan askotariko eragileren laguntzarekin.

Beste instituzioen babesa beharrezkoa da azokarentzat? Gainerako gobernuekin izan dituzuen negoziazioak zelan doaz? 
Ezinbestekoa da instituzioen babesa. Babes hori hitzez entzun dugu egin ditugun batzar guztietan urtarriletik hona baina legebiltzarrean esan genuenez hori ez da nahikoa. Gaur arte bakarrik daukagu ziurtatuta BFAren eta EJren konpromisoa baina lanean jarraitzen dugu beste instituzioetan Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundietan eta baita Durangoko Udalean ere. Durangoko alkatearekin eta alkate ordearekin egon ginen eta hitz ordua daukagu udaleko Kultura Batzordean azokaren egoeraz hitz egiteko eta euren proposamena ezagutzeko. 


Gainera ez dugu ahaztu behar babesle pribatuak handiak zein txikiak pisurik handiena dutela gure finantziazioan (%57a, 2013an) horrek esan nahi du ez gaudela bakarrik instituzioak ematen digutenari begira. Eta gure esker ona adierazi nahi diegu, jakina.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!