Susmoa hartuta, udaltzainek pasa zieten abisua ertzainei. Etxebizitza hori alokatuta zeukan pertsonari baimena eskatu eta erregistratu egin zuten etxea. Trastelekuan hainbat droga eta drogak pisatu eta ebagitzeko balio duten hainbat tresna topatu dituzte. Guztira, speeda dela uste duten kilo bat eta berrehun gramo hauts zuri eta kilo eta erdi haxix zeuden bertan.
Ustezko trafikatzailea atxilotu eta epaitegian deklaratzera eroan dute. Trastelekuan topatutako merkantziak 30.200 euro baino gehiagoko balioa duela jakin eragin du Ertzaintzak.