Helduen Hezkuntzako ikastetxean murrizketarik ez egiteko eskatu du PSE-EEk

Anboto 2014ko ekainaren 24a

Eusko Jaurlaritzak egin gura dituen aldaketekin zentruetako langile kopurua txikituko dela kritikatu du Pilar Rios zinegotziak: "Durangon bertan, ehundaka ikasle geratu daitezke formazio aukera barik".

 

Jaurlaritzako Hezkuntza sailak iragarritako murrizketen kontra mozioa aurkeztu du Durangoko PSE-EEk. Helduen Hezkuntzako ikastetxeeii dagokienez, hainbat aldaketa egongo direla kritikatu dute sozialistek, tartean, langileen % 35 txikitzea. "Horrek formazio eskaintzea gutxitzea dakar". Azaldu dutenez, baliabide ekonomiko gutxiago egongo dira, eta horrek irakasle gutxiago eta orain baino materia gutxiago egotea ekarriko luke.

"Murrizketa hauek etorkinei eragingo die gehien, hizkuntza bereganatzeko aukera gutxituko zaielako, eta hizkuntza gizartean integratzeko ezinbestekoa da. Arinago formazioa jasotzeko aukera izan ez duten pertsona askori ere eragingo die, lan mundura sartzeko aukerak gehiago zailduz". Durangoko Helduen Heziketa Zentroari dagokionez, "ehundaka herritar geratu daitezke formazio aukera barik", Pilar Riosen berbetan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!