Ezkurdin izango da topaketa. Partaide bakoitzak bere erara egingo du arroza, eta 12:00etarako aurkeztu behar dute. Tailerrak ere prestatu dituzte eguerdirako, eta batukadak giroa animatuko du. 14:30ean bazkalduko dute, eta ostean diploma banaketa etorriko da. Gero, dantza saioagaz, musikagaz eta txokolatadagaz jarraituko du jaialdiak.