EAJk Durangoko Azokaren inguruko legez besteko proposamena ez babestea kritikatu du EH Bilduk

Anboto 2014ko eka. 17a, 14:20
Durangoko Azokako ordezkariek Legebiltzarrean emandako prentsaurrekoa.
Azokako ordezkariek Legebiltzarrean orain aste bi egindako agerraldian 70.000 euro gehiago eskatu zizkioten Eusko Jaurlaritzari (aurtengo 80.000 euroko partida izendatuta dute) aurtengo azoka antolatzeko. Ildo horretatik, EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarreko osoko bilkuran diru-atal hori azokara bideratzeko.

 

 EH Bilduk prentsa oharrean azaldu duenez, "EAJk, PSErekin eta PPrekin bat egin du, EH Bilduk aurkeztu duen ekimena urgentziaz tramitatzeko eskaera ez onartzeko Legebiltzarreko Mahaian". Estitxu Breñas EH Bildu taldeko legebiltzarkide eta bozeramaile ordeak aurkeztu du legez besteko proposamena Legebiltzarrean. Dokumentu horretan, "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Durangoko Azokaren aurtengo 80.000 euroko partida izendunaz gain, berma ditzala beste 70.000 euro, 2014ko edizioari eutsi ahal izateko". 

EAJk legez besteko proposamena ez babestea gogor kritikatu du koaliziak. "Euskarazko kulturaren erreferente nagusiari gauzak erraztu beharrean, oztopoak jartzearen aldeko erabakia izan da gaurkoa", Estitxu Breñasen iritziz. Gaineratu duenez, "bere erabakiarekin, aurtengo edizioak kolokan jarraituko du, orain arte ezagutu dugun azoka antolatzeko arazoak egongo direlako". 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!