Udalak Barrenkalen dauzkan bulegoetan egongo da hemendik aurrera HAZ. Ríosen hitzetan, irailerako prest egon beharko du leku berriak. Alokairuagaz aurreztuko dena inbertsio teknologikoak, gestioa eta gardentasuna hobetzeko erabiliko dela esan du zinegotzi sozialistak.
Bestalde, Ríosek nabarmendu du aurten ere martxan ipiniko dela e-administrazioa. Horri esker, tramiteak Internet bidez egin ahalko dira, eta herritarrek udaleko aurrekontuak eta soldatak ezagutu ahalko dituzte.