Ezpatadantzari Egunean batuko dira eskualdeko dantza taldeak

Anboto 2014ko ekainaren 14a

Udaletxean elkartuko dira dantzariak 18:30ean eta kalejiran joan eta gero Ezkurdin dantzari dantza eta erregelak egingo dituzte. 1967tik egiten da ospakizuna.

 

Gerediaga Elkarteak antolatzen duen Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna ospatuko dute gaur, Durangon. Durangaldeko dantza taldeak batzeko eguna izaten da, 1967tik egiten dena. 60ko hamarkadan dantza horiek galtzeko arriskua ikusi zuten, eta indarra emateko asmoz sortu zuten jaialdia Gerediagak eta zenbait dantza taldek. Iurretan izan zen lehenengo edizio hura, eta urteotan herririk herri antolatu dute. Gaurkoan Durangoko Ezkurdi izango da dantzaren plaza.


18:30ean, udaletxean elkartuko dira dantzariak, eta handik kalejiran joango dira Ezkurdira. 19:00etan hasiko da saioa: dantzari dantza eta erregelak egingo dituzte. Ostean, 21:30ean, Merkatu plazan afalduko dute. Ansorregi taldearen erromeriagaz amaituko da jaialdia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!