Oier Andueza presoa jipoitu dute Murtziako kartzelan

Anboto 2014ko eka. 12a, 10:57
Oier Andueza preso durangarra jipoitu dutela salatu du Etxerat elkarteak. Gaur, 19:30ean, asanblada informatiboa egingo dute udaletxeko plazan, eta bihar manifestazioa 20:00etan, Andra Marin hasita.

 

Azaldu dutenez, martitzenean gertatu zen erasoa. Kartzelako kiroldegian liskarra izan zuen funtzionari bategaz, eta Anduezak plaka zenbakia emateko eskatu zion. Funtzionariak ukatu egin ei zion, eta gainera biluzteko agindu ere bai. Ostean, bata eskatu zion durangarrak, eta hori ere ukatu egin ziola esan dute. Eztabaidak jarraitu, eta orduan etorri zen erasoa: “Bat-batean, lau funtzionarik preso durangarra erasotu, esposatu eta isolamendura eraman zuten”, azaldu dute Etxeratekoek. Familiak 48 ordu egin ditu bere egoeraren berri eduki gabe eta beragaz berba egin ezinik. Azken orduetan jakin dutenez durangarra "oso urduri eta bakartua dago". 75. artikulua aplikatu diote, isolamenduagaz eta estetxe aldaketagaz.

2001ean atxilotu zuten Andueza ETAko kide izatea leporatuta, eta 42 urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!