Errepublika eskatu dute

Anboto 2014ko eka. 12a, 10:00
Errepublikazaleen Kolektiboak deituta, kontzentrazioa egin dute udaletxe aurrean.

Espainiako Erregetzan aldaketa datorren honetan, errepublikaren alde kalera irten dute zenbait herritarrek. Bizkaiko hainbat herritan lez, Durangon ere kontzentrazioa egin zuten atzo, udaletxe aurrean, 20 bat lagunek. Partaideen artean Idoia Agorria PSE-EEko zinegotzia ere egon zen. Erreferendum bat egitea eskatu dute, erregetza edo errepublikaren artean erabakitzeko.

"Bulkada demokratiko eta sozial" baten beharra dagoela uste dute Errepublikazaleen Kolektibokoek, eta norabide horretan balioen aldaketa bat gauzatzea gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!