Errepublikaren alde mobilizatuko dira gaur

Anboto 2014ko eka. 11a, 13:00
Gaur Erregea ordezkatzeko Legea onartu dute Espainiako Kongresuan, eta horren aurrean mobilizazioak deitu ditu Errepublikazaleen Kolektiboak. Durangon ere batuko dira, 20:00etan, udaletxe aurrean.

 

Juan Carlos I. erregeak ekainaren 2an iragarri zuen abdikatu egingo zuela, eta horregatik, bera ordezkatzeko prozesua hasi da. Bere semeak, Felipe printzeak hartuko du agintea. Baina prozesu honek erregetzaren inguruko eztabaida zabaldu du berriro, eta errepublikaren aldekoek erreferenduma egitea eskatu dute. Gainera, gaurko mobilizazioak deitu dituzte. Errepublika solidarioa, justua, demokratikoa eta librea aldarrikatu dute protestaren antolatzaileek.

"Bulkada demokratiko eta sozial" baten beharra dagoela uste dute Errepublikazaleen kolektibokoek, eta norabide horretan balioen aldaketa bat gauzatzea gura dute. Bizkaian mugimendu idnartsua osatzeko deia ere egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!