Makina-erremintaren azokan erakustokiak ipini dituzte CMI Durango eta Ona Electroerosión enpresek, eta horiek babestu gura izan ditu alkateak. "Udalaren lehentasun handienetako bat da udalerrian dauden enpresei babesa erakustea, durangar guztiontzako enplegua eta aberastasuna sortzen jarraitu dezaten”, esan du Irigorasek.