Duranguesa txirrindulari taldeak dinamizatuko du biharko martxa. Goizeko 11:00etan elkartuko dira, Ezkurdin, eta, lehenengo, trafikoagaz lotutako arauak eta seinaleak zeintzuk diren gogoratuko dituzte. Horren ostean hasiko dira pedalkadak ematen, Ezkurdin hasi, eta leku berean amaitzeko. Durangori buelta emango diote bidegorria erabilita, Askatasun etorbidetik, Landakotik eta Tabiratik pasatuta, besteak beste. Antolatzaileek azaldu dute adin guztietako lagunentzat egokia dela ibilbidea, baina umeek nagusiez lagunduta joan beharko dutela. Gainera, jolaserako aukera ere eskainiko dute, jinkana bat ere prestatuko dutelako.
Stop Accidentesen kanpaina ekainaren 25ean amaituko da, berbaldi bategaz.