Ekimenaren balorazio ona egin du Bateginezek: "Zapatuko arratsaldeak Bateginezeko taldea energiaz bete du". Azaldu dute hazi egin dela ekarpenen kopurua; 2012an 84 pastel jaso zituzten, eta iaz 105. Ekimenaren deialdian, herritarrak pastelak ekartzera animatu zituzten, ateratako diruagaz Pochutako (Guatemala) biztanleak laguntzeko. Guztiei eskerrak eman dizkie Bateginezek.
30 bat bolondres ibili ziren pastelak banatzen, eta horiei ere eskerrak eman gura izan dizkie erakundeak. Bolondresen eta pastelgileen artean gehienak emakumeak izan direla nabarmendu dute gainera.