Bideo lehiaketa egin dute, erosketetan euskararen erabilera sustatzeko

Anboto 2014ko mai. 27a, 13:26
Orue Eskolak eta ITG taldeak antolatuta Bizi Euskeraz bideo lehiaketa garatu da Durangon.

2011z geroztik euskararen erabileran eragiteko asmoz zenbait ekintza egin dituzte erakunde horiek. Garrantzitsuena, komertzioetan euskaraz egitea bultzatu gura duen Salerosketak be euskeraz zozketa. Erosketen ildo horretan sakontzeko egin dute bideo lehiaketa.

Ikusleen saria Heidi Otaduyk eta Yago Mateok irabazi dute 258 botogaz, eta epaimahaiarena Ainhoa Gastonek. Epaile bat Baleuko ekoiztetxeko Eduardo Barinaga izan da, eta partaideen ahalegina eta originaltasuna nabarmendu ditu. Irabazleek Ipad bana jaso dute.

ITGko Endika Gandariasek azaldu du azken urteetan euskararen jakintza igo arren, erabileragaz ez dela gauza bera gertatu. Horregatik antolatzen dituzte ekimenok. Udalaren partez, Mari Jose Balierrek adierazi du bat egiten dutela komertzioetan euskara sustatzeko dinamikagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!