Giro ederra Berbaroren 25. urteurren jaian

Anboto 2014ko mai. 26a, 13:47
Egun horretarako sorturiko kanta eta koreografiagaz harritu zituzten ikusleak Berbaroko langileek.

 

Goizeko umeendako jolasekin eta eguerdiko kantu poteoagaz hotzak astinduta, eta
Berbaroren 25. urteurrena ospatzeko Plateruenean prestaturiko menu gozoa dastatu orduko, bertaratutakoen argazki bilduma osatu genuen 'photo-call'-ean. Elegante!

Bapo bazkaldu ostean, urteurren horretarako prestaturiko sari-banaketa umoretsua eskaini zuten Karrika Antzerki taldeko artistek. Egun horretarako sorturiko kanta eta koreografiagaz harritu zituzten ikusleak, ondoren, Berbaroko langileek.

Trikitilarien doinuek lagunduta Goienkalen zehar egindako poteotik bueltan, Dj Bull-ek jairako prestaturiko kanta zerrenda ordu luzez izan zen Plateruenean dantzagai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!