Gazteei alokairua ordaintzen lagunduko die Durangoko Udalak

Anboto 2014ko mai. 21a, 16:51
Diru-laguntzak eskuratzeko deialdia argitaratu du udalak. Ekainaren 13ra arte egin ahal dira eskaerak.

18 eta 35 urteen artekoei zuzenduta dago diru-laguntza, eta udalak 65.000 euro gorde ditu finantzaziorako. Eskatzaileek gutxienez urte bi eman behar dituzte Durangon erroldatuta, eta alokairuko kontratuaren titularrak izan behar dute. Ezingo dute etxerik jabetzan eduki, eta euren urteko soldata 21.000 euro baino txikiagoa izan beharko da.

Udalaren webgunean daude baldintza guztiak eta diru-laguntzagaz lotutako informazio osoa.

Bestalde, kirolaren inguruko beste laguntza batzuk ere argitaratu ditu udalak; kirol jarduerak antolatzeko, kirol elkarteen fitxak egiteko eta haurrentzako ekitaldiak antolatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!