Udalak homofobiaren kontrako konpromisoa berretsi du

Anboto 2014ko mai. 17a, 09:00
Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna da gaur. Udalak manifestua kaleratu du, diskriminazio afektibo-sexualaren eta genero identitatean oinarritzen den diskriminazioaren kontra dagoela esanez.

Udalak manifestuan azaldu du azken urteetan hainbat aurrerapauso eman direla, baina oraindik badagoela zer hobetu. Alde batetik, kolektibo horrekiko indarkeria desagertzea. Gaur egungo eredu eta joeren eraginez, homosexualek, lesbianek eta transexualek euren adierazpen afektiboak batez ere eremu pribatuan egiten dituztela ere badio udalak. Kolektiboaren ikusgarritasuna sustatzeko, komunikabideek eta erakundeek paper garrantzitsu bat betetzen dutela adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!