Lagun bat ospitalera hiru ibilgailuren arteko talkan

Anboto 2014ko mai. 13a, 09:40
Hyper Simply supermerkatuko biribilgune inguruan hiru ibilgailuren arteko istripua gertatu da. Lagun bat ospitalera eraman dute.

 

Goizeko 08:10ean gertatu da furgoneta bati eta auto biri eragin dien istripua, Abadiñotik Durangorako norabidean, Hyper Simply supermerkatuko biribilgune inguruan. Auto batek bestea atzetik jo du eta horren ondorioz hirugarren auto bat ere jo dute. Auto bateko lagun bat Galdakaoko ospitalera eraman dute. Oraindik (09:40 direnean) errei batek itxita jarraitzen du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!