"Adinekoekin hiri atsegina" izateko pausoak ematen dabil Durangoko Udala

Anboto 2014ko maiatzaren 7a

Durango Hiri Adeitsuen Nazioarteko Sareko kide da. Ekimen hori Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatzen du. Udal arduradunek azaldu dutenez, “proiektu honek, hirietan adinekoen ikuspegia kontuan hartzen laguntzen du, adinekoekin adeitsuagoak izateko zer eta nola hobetu behar den identifikatzeko”.

 

Pertsona nagusiak protagonista dituen parte-hartze prozesu bat ipiniko dute martxan, eta diagnostiko fasearen garapenari ekin diote. Informazioa aztertu eta gero, txosten bat egingo dute, eta horrekin datozen urteetarako ekintza plana osatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!