Marian Beitialarrangoitiak etxebizitza politikaz berba egingo du

Anboto 2014ko mai. 5a, 17:08

EH Bilduko legebiltzarkideak berbaldia eskainiko du bihar, martitzena, Hizkuntza Eskolako areto nagusian. 18:00etan hasiko da.

 

"Ikusten dugu gaur egun etxebizitza benetako arazoa dela herritarrentzat". EH Bilduko kideek berbaldia antolatu dute biharko, etxebizitza politikaren inguruan jardutea beharrezko ikusten dute-eta. Durangon kanpaina bat hasi dute gai horri lotuta, eta herritarrei EH Bilduren etxebizitza politikarako proposamena aurkeztuko diete berbaldiagaz.

Marian Beitialarrangoitia legebiltzarkideak egingo du berba.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!