Txakurren jabe horiek euren maskotentzako gune libreak eta ordutegiak eskatzen dituzte, legearen arabera, txakurrek ere ariketa fisikoa egiteko eskubidea daukate eta.
Ordenantza eraberritu artean udal batzordean zehaztuko dute behin-behineko erabilera. Orain arte egon izan diren guneak proposatu dituzte erabiltzaileek, eta ordutegia ere bai: 08:00etatik 12:00etara eta 20:00etatik 23:00etara. Beraz, batzordean aztertuko dute behin-behineko soluzio hori.
Mozioaz aparte, erabiltzaile batek berba hartu zuen batzarraren amaieran. “Duela hiru hilabete aurkeztu genuen proposamena, eta geroztik ez dugu erantzun politikorik jaso, baina jazarpena bai”. Gaia arautu bitartean kezka daukate: “Zer da gure txakurragaz egin ahal duguna? Zein da zuen konpromisoa gure egoerarekiko?”. Gaia batzordean landuko dela esan zion Aitziber Irigoras alkateak.