Herri Urratsera joateko autobusa irtengo da Durangotik

Anboto 2014ko apirilaren 27a

Maiatzaren 11n ospatuko den Herri Urratsera joateko autobusa jarri dute Durangotik, hainbat herritarren ekimenez. Izena emateko aukera dago Intxaurre elkartean eta Plateruena Kafe Antzokian.

 

Landakoko autobus geltokitik irtengo dira maiatzaren 11n Senperera (Lapurdi), goizeko 09:00etan. Itzulera, berriz, arratsaldeko 19:00 ingururako aurreikusi dute. Antolatzaileek diotenez, “pena da autobusik ez egotearren jendea ikastolen jaira ez joatea”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!