Odol-ematea sustatzeko odola eman dute Durango MTB klubeko kideek

Anboto 2014ko api. 25a, 10:30

Durango MTB taldeko kideak atzo Durangoko anbulategi zaharrean
Atzo Durangoko anbulategira joan ziren Durango MTBko kideak odola ematera.

 

Ekimen horrekin odola ematearen garrantziaren gainean herritarrak kontzientziatzea izan zuten helburu. Durangon eguenero eman daiteke odola 16:30etik 21:00etara anbulategi zaharrean. Iaz 1.428 donazio egin ziren Durangon eta 712 odol emaile daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!