Udal arduradunek diotenez, iturria terrazatik metro batzuk aldentzeko erabakia batzordean onartu zuten, erabiltzaileek eta terrazan daudenek elkarri enbarazurik ez egiteko. Udalak iturria konpontzeko asmoa duenez, leku aldaketa egiteko aprobetxatuko dute. Tabernak ordainduko du lekualdaketa.