Mugarri Eguna ospatuko dute zapatuan Durangon

Anboto 2014ko api. 22a, 13:07

Alpino Tabira mendizale taldeak eta udalak antolatzen duten ibilaldia goizeko 08:00etan hasiko da Andra Marin.

Urteroko hitzordua da Mugarri Eguna Durangon. Herriaren mugak zehazten dituzten mugarriak bisitatu eta aitzaki horregaz mendi ibilalditxo bat egin ohi dute. Bost orduko iraupena edukiko duela aurreikusi dute antolatzaileek. Andra Maritik hasita Santa Luziara joko dute lehenengo. Gero, Axmokil, Gibela eta Basobaltzetik igaroko dira.

Inskripzioa egiteko aukera eguenera arte egongo da, Pinondo Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!