Fumbarri galdategiko langileen %10 silikosiak jota dagoela salatu du LABek

Anboto 2014ko api. 9a, 15:24
Gaur goizean Fumbarri aurrean egindako elkarretaratzea
LAB sindikatuko Durangaldeko ehun delegatu inguruk Fundiciones Fumbarri S.A. enpresaren aurrean elkarretaratzea egin dute gaur goizean. "Fumbarri: Peligro silicosis. Gure osasunaren alde" lemapean bildu dira galdategiaren kanpoan. LABek salatu duenez, fundizio honetan langileen %10 silikosiak jota gaixo dago. Silikosia silize hautsaren eraginpean eta arnasketa iraunkorra sortzen duen lan gaixotasuna dela gaineratu dute.

 

Enpresaren jarrera "arduragabea pasiboa eta langileen osasunerako eskubidekiko mespretxagarria" dela kritikatu dute sindikatuko ordezkariek. "Arazoari heldu baino produktibitatea lehenetsi eta enpresaren irabazi ekonomikoak gainetik jartzen ditu". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!