PPk ere eskatu du txakurrentzako gune bat egokitzea

Anboto 2014ko api. 8a, 15:31
Txakurrentzako berdegune bat sortzea eskatu dio EAJri, "konponbide erraza daukan arazo bat ez luzatzeko". Gaur arratsaldean mobilizatuko diren herritarren eskaerekin bat egiten duela adierazi du PPko Juan Jose Gastañazatorrek.

 

Gaur arratsaldeko 19:00etarako protesta deitu dute herritar batzuek udaletxe aurrean, txakurrak solte ibiltzeko berdegune bat sortzeko eskaeragaz. Gastañazatorrek azaldu du euren eskaera zentzuzkoa dela eta Eusko Jaurlaritzaren arautegiak jasotzen duela.

Txakurren eta herritarren arteko elkarbizitzarako egokiena txakurrentzako beren-beregi mugatutako gune bat sortzea dela uste du PPk: "Txakurrek aisialdirako gutxieneko eremu bat behar dute, eta herritarrek eskubidea daukate txakurrak lotuta eta kontrolatuta joatea eskatzeko".

Txakurren jabeek egindako eskaerari udalak eta EAJk erantzun behar dutela uste du Gastañazatorrek. "Durango ez da zertan salbuespena izan behar".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!