Ume saharauiak hartuko dituzte Oporrak Bakean programagaz

Anboto 2014ko api. 8a, 11:51
Durangoko Herria auzo elkarteak aurten ere parte hartuko du Oporrak Bakean egitasmoan. Apirilaren 30a baino lehen eman behar da izena.

 

Ume saharauiak ekarriko dituzte udan Durangora, eta horiek etxean hartuko dituzten familien edo pertsonen beharra daukate. Horregatik, ekimenean izena emateko deialdia egin dute Herriakoek.

Ekaina amaieran edo uztaila hasieran etorriko dira umeak, hile bi hemen pasatzeko. Hainbat arrazoi eta helburu dauzka ekimenak: Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetako beroa sahiestea, elikadura egoki bat jasotzea, osasun azterketak egitea... Gainera, kanpainaren bidez saharauiek bizi duten gatazkaren inguruan sentsibilizatzea ere gura dute.
Apirilaren 30a baino lehen apuntatzea eskatu dute Herriakoek, 655 711 100 telefonora deituta. Udalaren laguntza edukiko dute umeen bidaia gastuak ordaintzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!