Txakurrentzako gune berdeak eta ordutegiak eskatuko dituzte udaletxe aurrean

Anboto 2014ko api. 7a, 10:15
Maskoten jabe batzuek kontzentrazioa deitu dute biharko, 19:00etan. Animalien Legea betetzea eskatuko dute; gainera, udaltzaingoaren partetik errepresioa jasan izan dutela diote, eta hori ere kritikatuko dute.

 

Animaliek ariketak egiteko eskubidea daukatela diote mobilizazioaren deitzaileek, eta horretarako gune berdeak eta ordutegiak ezarri behar direla.

Baina ez hori bakarrik. Udaltzainak ere kritikatuko dituzte: "Herriko udaltzainek animalien jabeei egindako jarraipen, jazarpen eta mehatxuak salatzeko balio izango du".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!