'Planetaren ordua' ekimenean argiak amatatuko dituzte ordu erdiz

Anboto 2014ko mar. 29a, 09:50

Durangoko Udalak bat egin du aldaketa klimatikoaren kontrako 'Planetaren Ordua' ekimenagaz. Herriko hamabost eraikinetako argiak amatatuko dituzte gaur 20:30etik 21:30era.

2009tik garatzen du ekimena Durangoko Udalak. Aurten, martxoaren 29a da nazioartean aukeratutako eguna. Guztira, munduko 7.000 hiritan amatatu gura dituzte argiak, herritarrengan kontzientziazioa sustatzeko. "Ekimen honen bidez frogatuko dugu elkarrekin jardunez baino ezin zaiola planetaren beroketa globalari aurre egin.

Hauek dira gaur ordu erdiko tartean argirik barik egongo diren guneak: Durango Irratia, Kurutzesantu ermita, Galtzaretako eraikina –Gizarte Zerbitzuak-, Udaletxea, Musika eskola, Garai jauregia, Pinondo Etxea, Lariztorrea, San Agustin museoa, San Agustin Kultur Gunea, Ezkurdiko kioskoak, udal liburutegia, Landako
Elkartegia, Santa Anako arkua eta Landako 2ko igerilekuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!