Durangoko zinegotziak Saharan, errefuxiatuen egoera ezagutzeko

Anboto 2014ko martxoaren 29a

Euskal Fondoa elkarteko Sahara Koordinazio Unitateak eta Frente Polisarioaren Euskadiko ordezkaritzak antolatutako bidaia instituzionalaren barruan, Durangoko Udaleko bost zinegotzi (EAJko bi eta Bilduko hiru) Saharan dira zapatura arte.

 

Euskal Fondoak Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan abian jarri dituen egitasmoak ikuskatzea da helburua. Hainbat ordezkari politikorekin batu, eta askotariko azpiegiturak bisitatzeko asmoa dute egunotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!