Manifestazioa deitu dute dispertsioaren kontra

Anboto 2014ko api. 4a, 09:00
Euskal presoen dispertsioaren kontrako manifestazioa deitu du herritar talde batek gaurko. 19:30ean hasiko da protesta, Andra Marin, eta Durangoko kale nagusiak zeharkatuko ditu.

 

Urte bi pasatu dira ETAk ekintza armatuen amaiera iragarri zuenetik, baina Espainiako eta Frantziako gobernuek ez dute espetxe politika aldatu. Dispertsioak senide eta lagunak ere kaltetzen dituela ohartarazi dute deitzaileek: “Sakabanaketak eta etengabeko zigorrek egoera larrian jartzen dituzte gure senide eta lagunak”. Azaldu dutenez, Durangoko senideek astebururo 18.000 kilometro egiten dituzte guztira. Gainera, bidaia gastuak 2.900 eurora heltzen dira.

“Guzti honekin bukatu behar dugu, eta bukatuko dugu”, esan dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euren ustez, posible da dispertsioari amaiera ematea, baina horretarako aktibazio soziala beharrezkoa dela diote: “Bakoitzak beretik ekarpena egiteko sasoia da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!