Eskubide Sozialen Karta aztertzeko batzarra, gaur, Pinondon

Anboto 2014ko mar. 26a, 13:49

Durangon ere hasi dira Eskubide Sozialen Karta sortzeko eztabaidan. Martxoaren 12an egin zuten lehenengo batzarra, eta hurrengoa gaur izango da. Lan eskubideak, eskubide ekonomikoak, aniztasun sexuala eta emakumeen kontrako indarkeria edukiko dituzte berbagai.

Berez, aurreko eguaztenean egin behar zuten, baina atzeratu egin dute. Hauek izango dira azterketarako gaiak: lan eskubideak, eskubide ekonomikoak, aniztasun sexuala eta emakumeen kontrako indarkeria. 18:30ean batuko dira Pinondon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!