Dagoeneko 5.000 lagunek ikusi dute Durangon 'Ocho apellidos vascos' filmea

Anboto 2014ko mar. 25a, 09:00

Zugaza zine aretoan hirugarren asteburuz jarraian emango dute Emilio Martinez-Lazaroren pelikula.

Arrakasta itzela eduki du Euskal Herriko zein Espainiako zinemetan 'Ocho apellidos vascos' pelikulak, eta Durangon ere harrera berbera izan du. Bigarren asteburua bete, eta hirugarrenerako bidea egiten hasi da. Aretoa jendez lepo egon da egunero, eta ikusle ugari geratu izan dira sarrera barik. Ahoz-aho ibili da egunotan.

Zugazako arduradunek esan dute dagoeneko 5.000 lagun bertaratu direla, eta hirugarren astebururako ere martxa bera espero dute. Apirilaren 1era arte egongo da karteleran. Eguenean 20:30ean emango dute; barikuan 19:30ean eta 22:00etan; zapatuan 18:30ean, 20:30ean eta 22:30ean; domekan 18:30ean eta 21:30ean; astelehenean 18:30ean eta 21:00etan; eta hurrengo martitzenean, apirilaren 1ean, 18:00etan eta 21:00etan.

Mediaset Espainiar telebista etxeak sustatutako filmeak milioi t'erdi ikusle baino gehiago eduki ditu estatu osoan, eta urteko estreinaldi onena da momentuz. Kritikak ere jaso ditu, baina arrakasta ezin zaio ukatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!