Aste Santuan ere umeentzako egonaldia egingo du Berbarok

Anboto 2014ko mar. 19a, 12:48
'Aste Santuan Olgetan lemapean', apirilaren 14tik 25era garatuko dituzte ekintzak. 2004 eta 2010 urteen artean jaiotakoek eman ahalko dute izena.

Berbaro elkarteak ume eta gazteentzako aisialdi eskaintza euskalduna antolatu izan du urtero udarako. Aurten, lehenengoz, Aste Santuan ere hiru eta hamar urte bitartekoentzat eskainiko du zerbitzu hori. Aste Santuan Olgetan lemapean, apirilaren 14tik 25era garatuko dituzte ekintzak. Tailerrak, eskulanak, euskal mitolgian sakontzeko aukera, jolasak, sukaldaritza... Deneriko  ekintzetan parte hartuz pasatuko dituzte oporrak.  Egonaldien ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da.

2004 eta 2010 urteen artean jaiotakoek eman ahalko dute izena. Martxoaren 31 baino lehen apuntatu beharko dira interesdunak, Berbaroko bulegoan –Pinondo Etxean–. Berbaroko bazkideek 70 euro ordainduko dute, eta bazkide ez direnek 90. Egun solteetan joateko aukera ere badago; bazkideek 12 eurotan edukiko dute aukera, eta gainerakoek 15 eurotan.

Muga ipini dute partaide kopuruan. Horregatik, ahalik eta arinen apuntatzeko deia egin dute. www.berbaro.com webgunean dago informazio gehiago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!