Elikagaien manipulatzaile ikastaroa antolatu du Dendak Bai elkarteak

Anboto 2014ko martxoaren 18a

Elikagaiak manipulatzeko ikastaroa antolatu dute Durangaldeko Dendak Bai merkatari elkartekoek. Ostalari eta merkatariei zuzendutako prestakuntza lan saioa apirilaren 7an egingo dute.

 

Elikagaien sektorean lan egiten dutenei zuzendutako ikastaroa da antolatutakoa, eta janari-higiene arloan formazioa ematea da helburua. Lau orduko ikastaroa izango da eta Lariz Dorrean emango dute, 14:30etik 18:30era, hain zuzen be.

 

Elkarteko bazkide diren establezimenduetako langileek 25 euro ordaindu beharko dituzte; gainerakoek 50 euro. Lekua mugatua izango da; gehienez 20 ikaslerentzako lekua egongo da. Horrela eman dute jakitera elkarteko ordezkariek.

 

Izena emateko honako telefono zenbakira deitu daiteke: 94 681 81 42. Bestela, Dendak Bai merkatari elkartearen egoitzara ere zuzendu daiteke (Askatasun Etorbidea 2, Durango).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!